lunes, 27 de mayo de 2013

VAUBAN : Irisgarritasun kontzeptua...


Egun, hiri handi askotan gertatzen den modura, irisgarritasun arazoak direla eta hiriko periferietan kokatzen dira parking erraldoiak. Proposatzen dena alderantzizkoa da: zergatik ez hiriren zentroan gune estrategiko batzuk proposatu eta bertatik oinez edo bizikletaz erdialdera joan? Gainera turistentzako ere aproposa izan daiteke herria bisitatzeko modu hau.

Gure orubean zentratuz, antzeko arazoa gertatzen da, Irisgarritasunarena hain zuzen ere. Egun orubea muga bat da herritarrentzako eta ez du inolako jarraitasunik eskaintzen. Hori dela eta, erabilerak ere pilatuta daude parkinen antzera, irisgarritasun falta dela eta. Hori dela eta, proposatzen dena ez da eraikin bat, baizik eta inguruko espazio, erabilera eta kota ezberdintasunak kudeatuko dituen elementu katalizatzaile bat; Hau da, "eraikina" bera da bere osotasunean elementu komunikatzaile bat: Beheko parkingetik hasita azkenengo arrapalaraino. Orubea Hiri mailako sistematzat hartu daitekenez, espazio zabal eta estali bat proposatuko da "eraikin katalizatzailean" zeina hiritarren eta inguruko erailera eta espazioen osagarri izango den.

Jorratu diren zenbait gai:

- Komunikazio sistemak eta ibilbideak: Irisgarritasuna
- Espazioen antolaketa eta hauen moldagarritasuna.
- Argia
- Fluxuen kudeaketa eta "manipulazioa": Autoa, bizikleta, oinezkoak.



                                     Panel Orokorra
Hiri mailako analisia
Auzo mailako analisia, influentziak eta lehen pausoak.
Prozesua

Oinak eta intentsitate eskemak.
Ebaketa orokorra







No hay comentarios:

Publicar un comentario