lunes, 27 de mayo de 2013

VAUBAN : Irisgarritasun kontzeptua...


Egun, hiri handi askotan gertatzen den modura, irisgarritasun arazoak direla eta hiriko periferietan kokatzen dira parking erraldoiak. Proposatzen dena alderantzizkoa da: zergatik ez hiriren zentroan gune estrategiko batzuk proposatu eta bertatik oinez edo bizikletaz erdialdera joan? Gainera turistentzako ere aproposa izan daiteke herria bisitatzeko modu hau.

Gure orubean zentratuz, antzeko arazoa gertatzen da, Irisgarritasunarena hain zuzen ere. Egun orubea muga bat da herritarrentzako eta ez du inolako jarraitasunik eskaintzen. Hori dela eta, erabilerak ere pilatuta daude parkinen antzera, irisgarritasun falta dela eta. Hori dela eta, proposatzen dena ez da eraikin bat, baizik eta inguruko espazio, erabilera eta kota ezberdintasunak kudeatuko dituen elementu katalizatzaile bat; Hau da, "eraikina" bera da bere osotasunean elementu komunikatzaile bat: Beheko parkingetik hasita azkenengo arrapalaraino. Orubea Hiri mailako sistematzat hartu daitekenez, espazio zabal eta estali bat proposatuko da "eraikin katalizatzailean" zeina hiritarren eta inguruko erailera eta espazioen osagarri izango den.

Jorratu diren zenbait gai:

- Komunikazio sistemak eta ibilbideak: Irisgarritasuna
- Espazioen antolaketa eta hauen moldagarritasuna.
- Argia
- Fluxuen kudeaketa eta "manipulazioa": Autoa, bizikleta, oinezkoak.



                                     Panel Orokorra
Hiri mailako analisia
Auzo mailako analisia, influentziak eta lehen pausoak.
Prozesua

Oinak eta intentsitate eskemak.
Ebaketa orokorra







LA CHARITE , BATA BESTEARENGANDIK IKASIZ...


La Charite Marsellako alde zaharraren muinean dagoen auzoa da. Bere egoera ez da optimoena eta hori dela eta Marsellako edozien auzo erreaktibatzeko eredu moduko bat planteatzen da, irakaskuntzan oinarritua. Ikusiz ikasten baita. Auzolanak proposatzen dira horretarako. Hau da, bertan ikasitakoa printzipioaz auzoan aurrera eramateko asmoarekin.

Zenbait gaiei arreta berezia jartzen zaie:

- Auzoa ez da jarraia eta jarraitasun hori bilatu.
- Autoaren auzia.
- Komertzioa bultzatu behe oinetan.
- Marsellan askotan hutsik dauden "atzeko patio" horien berrerabilera gune ezberdinak sortuz.
- Eraikinaren malgutasuna erabiltzaileak berak modu batetan, geo sistemaren mugetan.



Panel orokorra



Analisi eta estrategiak


Espazio publikoa behe oinetan komertzioa bultzatuz.


Gainontzeko oinak



Luzekako ebaketa.



La Charite zeharkako ebaketa

Geo sistema espazialare xehetasunak.malgutasuna


martes, 30 de abril de 2013

"Zuloa" Argituz...

Panela

Hiri mailako estrategiak

Tokiko estrategiak eta lanaren garapena

Oina eta ebaketa prozesua

martes, 16 de abril de 2013

Kale Public: Olatuen itzalpean...

Proiektuaren oinarria kalea egokitzea izan da. Horretarako estalki bat egin da, etxebizitzetako horman eta harresian apoiatzen dena. Estalki malgua da, momentuko beharretara egokitu daitekeena, erraza baite zabaltzen eta ixten. Gainera, bere forma kurboa dela eta, azpian espazio mota ezberdinak sortzen dira. estalkiak form lauak, ahurrak eta ganbilak konbinatzen ditu. Zurezko lamak dira kurba ematen duten elementuak eta egitura metaliko batean daude sostengatuta, horman eta harresian apoiatzen den egituran hain zuzen ere. Udan marsellan egiten duen beroari aurre egiteko egokia izango da, kale guztia itzalpean utziko baitu, eta egunean zehar itzal joku ezberdinak sortzen dira estalkiaren formarengatik eta dauden posizioaren arabera.


Maketaren argazkiak:

Estrategien lehen pausuak...

Hasiera estrategiak tanteatzen:

1.INGURUKO IRISGARRITASUNAREN ARAZOARI KONPONBIDEA EMATEA GUNE PUNTUALETAN ERAGINEZ.HORRELA, ERDIAN KOKATEN DEN ERAIKINAK PRESIONATU.


2. ERDIALDEKO BI ERAIKINEI ERALDAKETA PUNTUALAK EGIN ARGITASUNA ETA FLUXUEN IBILBIDEAK SORTZEKO. HORRELA , ERDIKO GUNEA ERREGENERATU.
3. GAUZAK HORRELA, ERAIKIN NAGUSIAN EMATEN DIREN ERABILERAK ERALDATUTAKO ZONARA TRANSLADATZEA AL DEN EINEAN.