martes, 20 de noviembre de 2012

KAPa...


Beste egunean KAPeko proiektuak ikusten aritu ginen beheko solairuan. Hainbat kolore, maketa, representazio modu etb-eko panelak ikusi genituen. Proiektua edozein izanda ere panel batzuk begitik sartzen ziren, beste batzuk ez hainbeste ordea. Niri deigarrienak iruditu zintzaizkidan panelak honelako ezaugarriak zituzten: plano gehienak txuri beltzean zeuden eta kolore bat erabiltzen zuten asko jota, informazio gehiegirik gabe ezta gutxiegirik gabe edota betikoak (letra, kota irakurgarriak, pixelik gabeak, etb).

Egia da ere, egun 3D eta photoshopeo marabillosoek asko saltzen dutela proiektua eta ikuslea erakartu; baina irudiak , presentazioak bermatzen al du proiektuaren kalitatea? Proiektua burutuz gero benetan funtzionatuko al luke? Horrekin ez diot presentazio oneko proiektuak kalitate txarrekoak direla; hobeagoak dira ikuslea erakartzeko eta gogoa ematen dizute proiektua sakonago ikertzeko.


sábado, 10 de noviembre de 2012

Txoritokiarekin aurrera jarraituz...

Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien kontsultak... egongo dira.

Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.


3D muntaia
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen ere.


Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.



viernes, 9 de noviembre de 2012

Haziak landatuz, trukatuz ... eskemak!!


 Marsellara egindako bidaiaren ondoren argi geratu zait Marsellak bizi duen segregazio eta egoera txiroa; Bai Marsellan, bai gure auzo inguruan. Hori dela eta, Auzoan eta Marsellan zehar eragina izango duen espazioa du helburu proiektuak: Bai gizartearen hobekuntzari, bai inguru fisikoaren hobekuntzari dagokionez.


  Ideia orokorra, HEZKUNTZA eta AUZOLANAren bitartez aurrera eramandako proiektua dugu, partizipazioa ezinbestekoa delarik.  Edonork hartu lezake parte; neska zein mutil, gazte zein zahar, arazorik ez zein arazo fisiko-psikologikoak dituztenak, ... ikasteko/erakusteko gogoa duen edonork. Gauzak horrela, irakaslea edonor izan daiteke ( benetako irakaslea, funtzionario bat, aitona bat, gazteak, zerbaitetaz besteei erakutsi nahi dien edonor) eta irakasleei dagokienez ere berdin, zerbait ikasteko prest dagoen edonor.

Bestalde, espazioa fisiko nahiko egonez gero, etxe gabeko pertsonentzat etxebizitzak planteatzen dira, denbora baterako behintzat (24-48 aste).

1. KOMUNITATEEN HARTEKO HARREMANAK



Ideia nagusia: Geroz eta espazio gehiago konpartituz, espazio gehiago denentzat. Hori dela eta, irakasle ikasle guneetan pribatutasuna minimora eramaten da, Lo egiteko soilik. Komunak bigarren maila batetara eta egongela, sukalde eta jangelak konpartituak dira beraien artean.

Etxe gabekoetan berriz, familia baten izaera mantentzeko asmotan, pribatutasun maila handiagoa jarri da, Lo eta Komunak lehen mailan jarriz. Gerora, familiek Sukaldea, egongela eta jangela konpartitu beharko lituzkete.

3 komunitateak biltzen, ikasle gela, zabot sistema, biltegi gela, garbiketa sistema eta zelai edo eraikin zatia leudeke.

1. FUNTZIO ANITZEKO ESPAZIOAREN ERAGINA



Proiektuaren gakoa, ingurua berpiztuko duena, ESPAZIO ANITZETARAKO GUNEA. Gure irakasle ikasleek bere ezagutzak (Sukaldaritza, musika, lorategigintza,Ofizioak, Bilerak,..) aurrera eramateko gunea. Ezagutza hauek, klaseak (iraupena 0-12 astetara),tailerrak, hitzaldiak... izan daitezke. Bestalde, ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko modua ERAIKINA, AUZOA edo MARSELLAko edozein txoko izango da. Horrela,kalea praktika gune bilakatzea da helburu. Gainera, espazio honek auzo mailako ekipamendu modura funtziona dezake: biltegia, bilerak egiteko, auzo-bazkaria, auzoko jaiak, kontzertuak,…).

Laburbilduz, esan genezakegu Espazio anitzetarako gunea dela 3 komunitateak (IKASLE-IRAKASLE-ETXE GABEKOAK) batuko dituena eta baita herrian 3 eskala ezberdinetan oihartzuna izango duena (ERAIKINA, AUZOA, MARSELLA).Ezagutzak eta bizipenak trukatzeko gunea genuke espazio hau.

Erabiltzaileetan ere aniztasuna da helburu eta bizitza guneetan espazio pribatu minimoetara jotzen da espazio konpartitu geihago lortzeko asmotan.