lunes, 24 de septiembre de 2012

HASIERAKO IDEIAK ...

Marsella Frantziako bigarren hiriburua dugu, hegoaldean kokatua. Marsella portuaren inguruan sortu zen eta betidanik egon da urarekin estuki lotua.Egun, portuak bere jatorrizko izaera galdua du, merkataritza portu izatetik kirol-portu izatera pasa da eta. 2013ko Europako kultur hiriburuaren proiektuan ura ez da aintzat hartu; Hori dela eta, aukera paregabea Marsellatarrek atzera (memoria) begira dezaten, ura protagonista delarik.




BALDINTZAK_

1.Modulua

Ideia interesgarria da flotanteak modulotan banatzea portuaren inguruan eta modulu bakoitza berriz ere modulatzea. Modulu bakoitzak gai bat izango du oinarritzat (informazio gunea, uretako plaza, erakusketa gunea,...) eta modulu guztiek beteko dituzte zenbait baldintza antzeko: egitura forma, materialak, aterpea, ...)




Plataformen arteko ibilbidea da helburu. Gainera, moduluak batzeko aukera (zubi funtzioa, plaza haundi bat, erabaki gabe oraindik) izango litzake beharra izanez gero eta bisitaria uretik etorriz gero izango duen lehen ikuspegia, kaia zaharra!!






2.Portua-Elementua-Ura 

Kontutan izan beharreko kontzeptua eta proiektuaren oinarri edo proiektua bera izan daitekeena. Itsaso meditarranean gaudela kontutan izanda, itsasoaren mailaren aldaketak ez dira nabarmenak izango, nahiko egonkorra beraz. Nola eman trantsizio horiek?




3.Jasangarritasuna

Proiektuak natura errespetatzea beharrezkoa da; natura eta gizakiaren artean oreka bat bilatu behar da. Horretarako, erabiliko diren materialak garrantzia izango du bai estekikoki eta bai itsas-ekosistemari dagokionez. Egurra, altzairua eta beira liratezke gai nagusiak printzipioz. 

Bestalde, askotan ikusten diren eguzki-panelak, portuko ura garbitzeko aparaturen bat, eolikoak, landareak, etb txertatu daitezke proiektuan.

 4. 2013 eta gero zer?


Funtzio bera betetzen jarrai dezakete moduluek baina interesgarria litzateke ere forma eta modulu berdinekin herritarrak beste modu bateko funtzioekin asetzea. ( Adibidez 2013: Kaia turistikoa. 2014-?: merkataritza eta arrantza bultzatzea, zinema gunea, liburutegia, ...)

jueves, 20 de septiembre de 2012

KALEA ETXE, ETXEA KALE ?

Ikasturteari hasiera emateko 3.mailako ikasleekin batera ariketa labur eta praktiko bat proposatu ziguten joan den astean: Egun batez, ordu batzuez, Donostiako Matia kalean bizitzea!!! Interesgarria.

Aukera polita da bizitzeko zer behar dugun hausnartzeko ; edota  etxeko elementu minimoen bitartez etxe-giroa sortzeko kalean, baina kaleko elementuak eta jarduerak kontutan hartuz. Hau da, kale-etxe sinbiosia. Non harremanak (bisualak, kaleko eta etxeko elementuen hartekoak, pertsonen hartekoak, komertzio-kalea,...) garrantzitsu eta beharrezko diren.


Matia kaleko prespektiba posiblea

Atzo berriz, Matia kalean genuen hitzordua irakasleekin batera. Taldeetan banandu eta lanari ekin genion: etxeko zer objetu ziren beharrezkoak, nola txertatu kale girora, nolako harremanak komertzioarekin, tokia aukeratu, ....



Azken pausua falta da soilik, burutzea!! Larunbat honetan animatu zaitez Donostiako Matia Kalean bizitzera, goizeko 11:00etatik, atsaldeko 18:00ak arte bertan egongo gara.

Ordu batzuez bada ere , bizi ezazu kalea!!





Noizbait, Nonbait, Nolabait ...