martes, 20 de noviembre de 2012

KAPa...


Beste egunean KAPeko proiektuak ikusten aritu ginen beheko solairuan. Hainbat kolore, maketa, representazio modu etb-eko panelak ikusi genituen. Proiektua edozein izanda ere panel batzuk begitik sartzen ziren, beste batzuk ez hainbeste ordea. Niri deigarrienak iruditu zintzaizkidan panelak honelako ezaugarriak zituzten: plano gehienak txuri beltzean zeuden eta kolore bat erabiltzen zuten asko jota, informazio gehiegirik gabe ezta gutxiegirik gabe edota betikoak (letra, kota irakurgarriak, pixelik gabeak, etb).

Egia da ere, egun 3D eta photoshopeo marabillosoek asko saltzen dutela proiektua eta ikuslea erakartu; baina irudiak , presentazioak bermatzen al du proiektuaren kalitatea? Proiektua burutuz gero benetan funtzionatuko al luke? Horrekin ez diot presentazio oneko proiektuak kalitate txarrekoak direla; hobeagoak dira ikuslea erakartzeko eta gogoa ematen dizute proiektua sakonago ikertzeko.


sábado, 10 de noviembre de 2012

Txoritokiarekin aurrera jarraituz...

Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien kontsultak... egongo dira.

Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.


3D muntaia
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen ere.


Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.



viernes, 9 de noviembre de 2012

Haziak landatuz, trukatuz ... eskemak!!


 Marsellara egindako bidaiaren ondoren argi geratu zait Marsellak bizi duen segregazio eta egoera txiroa; Bai Marsellan, bai gure auzo inguruan. Hori dela eta, Auzoan eta Marsellan zehar eragina izango duen espazioa du helburu proiektuak: Bai gizartearen hobekuntzari, bai inguru fisikoaren hobekuntzari dagokionez.


  Ideia orokorra, HEZKUNTZA eta AUZOLANAren bitartez aurrera eramandako proiektua dugu, partizipazioa ezinbestekoa delarik.  Edonork hartu lezake parte; neska zein mutil, gazte zein zahar, arazorik ez zein arazo fisiko-psikologikoak dituztenak, ... ikasteko/erakusteko gogoa duen edonork. Gauzak horrela, irakaslea edonor izan daiteke ( benetako irakaslea, funtzionario bat, aitona bat, gazteak, zerbaitetaz besteei erakutsi nahi dien edonor) eta irakasleei dagokienez ere berdin, zerbait ikasteko prest dagoen edonor.

Bestalde, espazioa fisiko nahiko egonez gero, etxe gabeko pertsonentzat etxebizitzak planteatzen dira, denbora baterako behintzat (24-48 aste).

1. KOMUNITATEEN HARTEKO HARREMANAK



Ideia nagusia: Geroz eta espazio gehiago konpartituz, espazio gehiago denentzat. Hori dela eta, irakasle ikasle guneetan pribatutasuna minimora eramaten da, Lo egiteko soilik. Komunak bigarren maila batetara eta egongela, sukalde eta jangelak konpartituak dira beraien artean.

Etxe gabekoetan berriz, familia baten izaera mantentzeko asmotan, pribatutasun maila handiagoa jarri da, Lo eta Komunak lehen mailan jarriz. Gerora, familiek Sukaldea, egongela eta jangela konpartitu beharko lituzkete.

3 komunitateak biltzen, ikasle gela, zabot sistema, biltegi gela, garbiketa sistema eta zelai edo eraikin zatia leudeke.

1. FUNTZIO ANITZEKO ESPAZIOAREN ERAGINA



Proiektuaren gakoa, ingurua berpiztuko duena, ESPAZIO ANITZETARAKO GUNEA. Gure irakasle ikasleek bere ezagutzak (Sukaldaritza, musika, lorategigintza,Ofizioak, Bilerak,..) aurrera eramateko gunea. Ezagutza hauek, klaseak (iraupena 0-12 astetara),tailerrak, hitzaldiak... izan daitezke. Bestalde, ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko modua ERAIKINA, AUZOA edo MARSELLAko edozein txoko izango da. Horrela,kalea praktika gune bilakatzea da helburu. Gainera, espazio honek auzo mailako ekipamendu modura funtziona dezake: biltegia, bilerak egiteko, auzo-bazkaria, auzoko jaiak, kontzertuak,…).

Laburbilduz, esan genezakegu Espazio anitzetarako gunea dela 3 komunitateak (IKASLE-IRAKASLE-ETXE GABEKOAK) batuko dituena eta baita herrian 3 eskala ezberdinetan oihartzuna izango duena (ERAIKINA, AUZOA, MARSELLA).Ezagutzak eta bizipenak trukatzeko gunea genuke espazio hau.

Erabiltzaileetan ere aniztasuna da helburu eta bizitza guneetan espazio pribatu minimoetara jotzen da espazio konpartitu geihago lortzeko asmotan.


miércoles, 31 de octubre de 2012

Txoritokiaren lehen pausuak...



Txoritokiaez da zooabalitzbezalaplanteatzen, txorienerreabilitazioespaziobezalabaizik. Txorienbizitzako etapa edogarai  baten moduanulertzen da eta ezazken etapa moduan. Biolentziahoribaztertunahi da eta istripurenbat  izandakotxorieibesteaukerabatemannahianzaindukodiraegunen batean askatzekohelburuarekin. Txoritokiarenbarneanespaziodesberdinaksortukodirapausokagabeziarenarabera, zaintzekobeharrizanenarabera, sailkatua, ospitalabailitzan. Gruaberaerabiliko da osasunzentrugisa, beterinarioarentzat, langileentazat, zaurilarriakdituztenanimalientzat… Gruatik at, bainasareenbarnebetiere, indarrakberreskuratzekoespaziodesberdinakegongodira.



4 atal independiente zurruntasunarenarabera  bereiziak:
                                   1- HORMA ->Egiturazurruna
                                   2- GRUA ->Egituraerdizurruna
                                   3- IBILBIDEA ->Egituraarina
                                   4- ITXITURA ->Armiarmasarea





Abiarioarenideianagusiaibilbidea da. Bata, txoritokiarenkanpoaldekoa, harresiareninguruangoazela (Marsellaren eta txoritokiarenikuspegia), goikogazteluahelmugaduena. Bertan, Marsellakoikuspegiorokorrazgaintxoritokiarenikuspegia  ere garrantzitsuaizango da. Bestea, txoritokiarenbarrualdekoibilbideaizango da, eta honekberak bereizten ditu zaintzeko beharrizanen araberako txorientzako esparruak. Grua izango da bi ibilbide hauek lotuko dituen elementua, eta beraz, egitura elementu garrantzitsua izateaz gain, konexio lana ere egingo du. Gainera, egun dagoen altuera desberdintasun handiaren ondoriozko irisgarritasun arazoak konpontzen da gruaren bidez, goiko eta beheko aldea zuzenean komunikatzen baititu.
Barrualdekoespaziobatzuk airean, zintzilikatutaegongodira, bestebatzukhormetanitsatsita eta bestebatzukuretan, txori mota eta haueneritasunarenarabera.

martes, 16 de octubre de 2012

Modularra: Tokian tokiko, unean uneko...




 Lamina orokorra.



Proiekzio prozesua.



Moduluen ikuspegi orokor posiblea eta oinean aukerak (sarea).



Modulu posible baten eraikuntza posiblea. Erabiltzaileak nahi duen modura erabil baitezake.


Moduluen erabilera eta konfigurazio posibleak.



Gaueko bista posiblea.Garraioa.

viernes, 12 de octubre de 2012

PROIEKTUA: USTEKABEKO BIRA....

Zarri, kontzeptuak nahasten ditugu:

"...Arkitektura modulatua,flexiblea,... errez botatzen ditugun hitzak dira horiek. Gerora, proiektuan soilik oinean nabaritzen direnak maiz. Modularra, modulatuaren jaun zen Le Corbussier handia; honek, hirugarren espaziora eramaten zuen modulua; modular bilakatzen zuten ingurua bere moduluek, proiektuaz kanpoko ezer ukitu gabe gainera. Tokia ulertzeko beste modu bat zen hura, beste garai batzuk...


... modulu berdinak izan daitezke; baina funtzio, erabilera, gehigarri, kolore, forma,... eta bariazio ezberdin eta askorekin: nahikoa da denak lotuko dituen zerbait aurkitzea: esentzia..."   


(Euskaratua. Modular TIME.)


Gauzak horrela, kontzeptua aldatu beharko...


" Father and Daugther laburmetraian bezala, ilusioz jaiki behar izango dut ondorengo lau egunetan...


...OUTX!!"



jueves, 4 de octubre de 2012

3 ideia + 3 esaldi....


Tradizioa, Oraina eta iragana, berrerabilera; argi sarrera eta hutsaren erabilera.




Modulazio erretikula, salbuespenak salbuespen.




Memoria bilatzen.Tokiaren ezagupena, berau errespetatu eta bertara moldatu. Behar izanez gero, berrerabilpena.

martes, 2 de octubre de 2012

Lehen pausoak...

Proiektatzen hasi baino lehen beharrezkoa iruditu zait kai inguruaren analisi bat egitea; bai espazio fisikoei, bai historiari eta jarduerei dagokienez :


Ondorio bezala, esan daiteke Marsellaren historiak zeresan handia duela hiriak gaur egun duen izaera eta itxuran. Kaiaren muga fisikoak ikustea besterik ez daude:

1. Kaiaren gehiena inguratzen lehen ilarako eraikinak, atzeko eraikin masa eta kanpoaldeko mendi tontorrak: Iparraldeko eraikin geihenak 4-5 solairutako etxebizitzak dira eta behe oinean komertzioa da nagusi, erdikoak berriz hotelak bezalako ekipamenduak dira eta 5-8 solairu ingurutako eraikinak ditugu. Azkenik, hegoaldean 5-8 solairuko etxebizitzak azaltzen zaizkigu.

2. Defentsa izaerako espazioak: Kaiaren bi aldetara kokatuak daude, garai batetan defentsa modura balio zutenak. Gure proiektuko gunetik hurbil daudela eta, kontutan hartzekoak izango dira hauen eskala eta izaera. 

3. 1904eko zubiak ere garrantzia du; agian ez fisikoki, baina idea modura potentea bilakatu daiteke.

Bestalde, portuaren egungo izaera dugu: Masa horizontal (itsasontzien bolumena) + bertikalak (itsasontzien mastillak, dorrea,...)



Kai ondoko jarduerak aztertuz ateratako ondorio garrantzitsu bezala:

1. Marsellan musika eskolek eta museoek duten garrantzia alde batetik; bestetik, kirol gune eta merkatu baten beharra ikusten dira. Zergatik ez gure programaren ekintza bezala bilakatu?
2. Kaia hiru kaleren batugune. Zergatik ez La Canbiere etorbidea luzatu? 
3. Kai inguruko espazio publiko garrantzitsua paseoa. Espazio berdea falta da agian? Zergatik ez landarez jositako urpeko ibilbide bat?
4. Kaiaren alde batek eta besteak duten komunikazio falta itsasontzi masen eragina dela eta. Zergatik ez Itsasontzi masa bat portutik kanpo atera? Zubi bat bi aldeak komunikatzeko?

IDEIA

Hasierako ideia modura, La Canbiere etorbidearen ardatzak uretan jarraipena izango du, kaiari bizitasuna emanez. Al den einean dagoena errespetatu beharra dago, eta beharrezko bada berrerabili. 3 gune nagusi izango ditu kaiak horrela:



1.GUNEA: 

Gure kalearen bukaera eta beste aldearekin harremanetan jarriko den zubia. Merkatua, kirola, kultura, bezalako kontzeptuak emango dira hemen, beti ere ura erreferentzia eta abiapuntu izanik. Gune fexible eta eraginkor bat bilatzean datza helburua.

2.GASTRONOMIA:

Eraikinen behe solairu gehienak hostalaritzan diardutela ikusirik, gastronomiaren gune bezala planteatu da gune hau.

3.PLAZA

Kaiaren gune hontan hiru kale nagusi biltzen dira eta ez dago behar bezalako espazio publikorik. Hori dela eta, ideai ona da espazio publiko bat sortzea, gune bat, hutsa.

3 elementuak lotzen urpeko ibilbidea azalduko zaigu. Urpeko ibilbidean marisma bat sortu eta kaiko bizidunak babestea da helburu. Horretarako sare batez inguratuko da ibilbidea (arrainak sartuko dira, baina zaborrei pasatzen utzi gabe).

Proiektuaren eskala dela eta daukagun denbora dela eta, gune bat garatzea dela hoberena uste dut. Aukeratutako gunea 1GUNEA da, gure proiektuko gunea, gerora abioarekin lotura izango duena, eta bi aldeen arteko zubi modura funtzionatuko duena.

1GUNEA HURBILAGOTIK AZTERTUZ...



Ingurua aztertuz eta zenbait espazio fisiko neurtuz, erabaki dut erabili dezakedan modulurik hoberena 10x5 metrotakoa dela; Honek ematen dituen eskala eta eraikuntza erreztazunengatik. Bestalde, dagoena mantendu nahi da ahal den einean. Hori dela eta astillero erabilera duen flotagarriaren berrerabilpena gure proiektuan. 

Proiektuaren ardatz nagusiak kaiarekiko perpendikular eta paraleloak diren lerroak ditugu. Perpendikularrak bi gune bananduko ditu, ardatzari "kale" izaera puntu bat emanez. Paraleloak berriz gune ezberdinetara bideratuko ditu erabiltzaileak; alde batetara gune funtzionala eta bestera merkatua. 

Garraioa modu mekaniko batetan emango da uretako autobus moduko batzuk erabiliz. Oinezko zein gurpilezkoak erabiliko dute garraio hau.

Urpeko bidea, buzeoz egin ahal izango da. Ibilbidean, parada guneak eta bidoi komertzialetan geratzeko guneak emango dira. Urpeko ibilbidea marisma bat izatea da helburu, ekosistemako bizidunak babestuz. Kaia behetik joango da eta ez du hainbeste eragin izango kaiko itsasontzietan.


TO BE CONTINUED...

lunes, 24 de septiembre de 2012

HASIERAKO IDEIAK ...

Marsella Frantziako bigarren hiriburua dugu, hegoaldean kokatua. Marsella portuaren inguruan sortu zen eta betidanik egon da urarekin estuki lotua.Egun, portuak bere jatorrizko izaera galdua du, merkataritza portu izatetik kirol-portu izatera pasa da eta. 2013ko Europako kultur hiriburuaren proiektuan ura ez da aintzat hartu; Hori dela eta, aukera paregabea Marsellatarrek atzera (memoria) begira dezaten, ura protagonista delarik.




BALDINTZAK_

1.Modulua

Ideia interesgarria da flotanteak modulotan banatzea portuaren inguruan eta modulu bakoitza berriz ere modulatzea. Modulu bakoitzak gai bat izango du oinarritzat (informazio gunea, uretako plaza, erakusketa gunea,...) eta modulu guztiek beteko dituzte zenbait baldintza antzeko: egitura forma, materialak, aterpea, ...)




Plataformen arteko ibilbidea da helburu. Gainera, moduluak batzeko aukera (zubi funtzioa, plaza haundi bat, erabaki gabe oraindik) izango litzake beharra izanez gero eta bisitaria uretik etorriz gero izango duen lehen ikuspegia, kaia zaharra!!






2.Portua-Elementua-Ura 

Kontutan izan beharreko kontzeptua eta proiektuaren oinarri edo proiektua bera izan daitekeena. Itsaso meditarranean gaudela kontutan izanda, itsasoaren mailaren aldaketak ez dira nabarmenak izango, nahiko egonkorra beraz. Nola eman trantsizio horiek?




3.Jasangarritasuna

Proiektuak natura errespetatzea beharrezkoa da; natura eta gizakiaren artean oreka bat bilatu behar da. Horretarako, erabiliko diren materialak garrantzia izango du bai estekikoki eta bai itsas-ekosistemari dagokionez. Egurra, altzairua eta beira liratezke gai nagusiak printzipioz. 

Bestalde, askotan ikusten diren eguzki-panelak, portuko ura garbitzeko aparaturen bat, eolikoak, landareak, etb txertatu daitezke proiektuan.

 4. 2013 eta gero zer?


Funtzio bera betetzen jarrai dezakete moduluek baina interesgarria litzateke ere forma eta modulu berdinekin herritarrak beste modu bateko funtzioekin asetzea. ( Adibidez 2013: Kaia turistikoa. 2014-?: merkataritza eta arrantza bultzatzea, zinema gunea, liburutegia, ...)

jueves, 20 de septiembre de 2012

KALEA ETXE, ETXEA KALE ?

Ikasturteari hasiera emateko 3.mailako ikasleekin batera ariketa labur eta praktiko bat proposatu ziguten joan den astean: Egun batez, ordu batzuez, Donostiako Matia kalean bizitzea!!! Interesgarria.

Aukera polita da bizitzeko zer behar dugun hausnartzeko ; edota  etxeko elementu minimoen bitartez etxe-giroa sortzeko kalean, baina kaleko elementuak eta jarduerak kontutan hartuz. Hau da, kale-etxe sinbiosia. Non harremanak (bisualak, kaleko eta etxeko elementuen hartekoak, pertsonen hartekoak, komertzio-kalea,...) garrantzitsu eta beharrezko diren.


Matia kaleko prespektiba posiblea

Atzo berriz, Matia kalean genuen hitzordua irakasleekin batera. Taldeetan banandu eta lanari ekin genion: etxeko zer objetu ziren beharrezkoak, nola txertatu kale girora, nolako harremanak komertzioarekin, tokia aukeratu, ....



Azken pausua falta da soilik, burutzea!! Larunbat honetan animatu zaitez Donostiako Matia Kalean bizitzera, goizeko 11:00etatik, atsaldeko 18:00ak arte bertan egongo gara.

Ordu batzuez bada ere , bizi ezazu kalea!!





Noizbait, Nonbait, Nolabait ...