Ondorio bezala, esan daiteke Marsellaren historiak zeresan handia duela hiriak gaur egun duen izaera eta itxuran. Kaiaren muga fisikoak ikustea besterik ez daude:
1. Kaiaren gehiena inguratzen lehen ilarako eraikinak, atzeko eraikin masa eta kanpoaldeko mendi tontorrak: Iparraldeko eraikin geihenak 4-5 solairutako etxebizitzak dira eta behe oinean komertzioa da nagusi, erdikoak berriz hotelak bezalako ekipamenduak dira eta 5-8 solairu ingurutako eraikinak ditugu. Azkenik, hegoaldean 5-8 solairuko etxebizitzak azaltzen zaizkigu.
2. Defentsa izaerako espazioak: Kaiaren bi aldetara kokatuak daude, garai batetan defentsa modura balio zutenak. Gure proiektuko gunetik hurbil daudela eta, kontutan hartzekoak izango dira hauen eskala eta izaera.
3. 1904eko zubiak ere garrantzia du; agian ez fisikoki, baina idea modura potentea bilakatu daiteke.
Bestalde, portuaren egungo izaera dugu: Masa horizontal (itsasontzien bolumena) + bertikalak (itsasontzien mastillak, dorrea,...)
Kai ondoko jarduerak aztertuz ateratako ondorio garrantzitsu bezala:
1. Marsellan musika eskolek eta museoek duten garrantzia alde batetik; bestetik, kirol gune eta merkatu baten beharra ikusten dira. Zergatik ez gure programaren ekintza bezala bilakatu?
2. Kaia hiru kaleren batugune. Zergatik ez La Canbiere etorbidea luzatu?
3. Kai inguruko espazio publiko garrantzitsua paseoa. Espazio berdea falta da agian? Zergatik ez landarez jositako urpeko ibilbide bat?
4. Kaiaren alde batek eta besteak duten komunikazio falta itsasontzi masen eragina dela eta. Zergatik ez Itsasontzi masa bat portutik kanpo atera? Zubi bat bi aldeak komunikatzeko?
IDEIA
Hasierako ideia modura, La Canbiere etorbidearen ardatzak uretan jarraipena izango du, kaiari bizitasuna emanez. Al den einean dagoena errespetatu beharra dago, eta beharrezko bada berrerabili. 3 gune nagusi izango ditu kaiak horrela:
1.GUNEA:
Gure kalearen bukaera eta beste aldearekin harremanetan jarriko den zubia. Merkatua, kirola, kultura, bezalako kontzeptuak emango dira hemen, beti ere ura erreferentzia eta abiapuntu izanik. Gune fexible eta eraginkor bat bilatzean datza helburua.
2.GASTRONOMIA:
Eraikinen behe solairu gehienak hostalaritzan diardutela ikusirik, gastronomiaren gune bezala planteatu da gune hau.
3.PLAZA
Kaiaren gune hontan hiru kale nagusi biltzen dira eta ez dago behar bezalako espazio publikorik. Hori dela eta, ideai ona da espazio publiko bat sortzea, gune bat, hutsa.
3 elementuak lotzen urpeko ibilbidea azalduko zaigu. Urpeko ibilbidean marisma bat sortu eta kaiko bizidunak babestea da helburu. Horretarako sare batez inguratuko da ibilbidea (arrainak sartuko dira, baina zaborrei pasatzen utzi gabe).
Proiektuaren eskala dela eta daukagun denbora dela eta, gune bat garatzea dela hoberena uste dut. Aukeratutako gunea 1GUNEA da, gure proiektuko gunea, gerora abioarekin lotura izango duena, eta bi aldeen arteko zubi modura funtzionatuko duena.
1GUNEA HURBILAGOTIK AZTERTUZ...
Ingurua aztertuz eta zenbait espazio fisiko neurtuz, erabaki dut erabili dezakedan modulurik hoberena 10x5 metrotakoa dela; Honek ematen dituen eskala eta eraikuntza erreztazunengatik. Bestalde, dagoena mantendu nahi da ahal den einean. Hori dela eta astillero erabilera duen flotagarriaren berrerabilpena gure proiektuan.
Proiektuaren ardatz nagusiak kaiarekiko perpendikular eta paraleloak diren lerroak ditugu. Perpendikularrak bi gune bananduko ditu, ardatzari "kale" izaera puntu bat emanez. Paraleloak berriz gune ezberdinetara bideratuko ditu erabiltzaileak; alde batetara gune funtzionala eta bestera merkatua.
Garraioa modu mekaniko batetan emango da uretako autobus moduko batzuk erabiliz. Oinezko zein gurpilezkoak erabiliko dute garraio hau.
Urpeko bidea, buzeoz egin ahal izango da. Ibilbidean, parada guneak eta bidoi komertzialetan geratzeko guneak emango dira. Urpeko ibilbidea marisma bat izatea da helburu, ekosistemako bizidunak babestuz. Kaia behetik joango da eta ez du hainbeste eragin izango kaiko itsasontzietan.
TO BE CONTINUED...




No hay comentarios:
Publicar un comentario